Eulia eta kanpaia

Eulia eta Kanpaia txosnen dekorazioa hobetzeko intentzioz sorturiko konpartsen arteko sariak dira. Txosnen dekorazio dotoreenari (kanpaia) eta traketsenari (eulia) ematen zaio eta sari hauek txosnaren estruktura, dekorazioa eta konpartsa bakoitzaren kapazitatea kontuan hartzen ditu.

Bozka konpartsek Aste Nagusian egunero ozpatzen duten asanbladan egin izan da orain arte, eta konpartsa bakoitzak bozka bat ematen zuen kategoria bakoitzeko. Behin saria entregatuta, irabazleak txosnan jarri behar dute ikusgarria den leku batean Aste Nagusia bukatu arte. 2014an konpartsok erabaki genuen jendeak bozka bidez hautatuko duela kanpaia eta eulia nori eman. 2023an bozketa herri-botoen, konpartsen botoen eta epaimahai artistiko baten iritziaren artean haztatuko da.

Orrialde honetan bertan izango dugu bozkatzeko aukera, txupinaren osteko txosnen zabaltzetik aurrera.

2023ko bozketa abuztuaren 19an (larunbata) hasiko da 20:00etan eta abuztuaren 22an (asteartea) amaituko da 17:00etan, orrialde honetan bertan. Behin bakarrik eman daiteke bozka gailu bakoitzeko.

[yop_poll id=”5″]

[yop_poll id=”6″]

eulia eta kanpaia

Bozken historiala:

 

Kanpaia

Eulia

2022HontzakIrrintzi
2019KaskagorriUribarri
2018UribarriSatorrak
2017HontzakSinkuartel
2016HontzakMoskotarrak
2015EguzkizaleakMoskotarrak
2014Pa..YaIrrintzi
2013KaskagorriIrrintzi
2012EguzkizaleakSatorrak
2011HontzakKobeta Mendi
2010HontzakKomantxe, Kaskagorri eta Txori Barrote (txosna ez jartzeagatik)
2009HontzakIrrintzi
2008EguzkizaleakTxomin Barullo
2007EguzkizaleakLehoiak