Amets Nagusia, Ametsa jai bihurtu zen

Aste Nagusiari buruzko dokumentala ikusgai Bilboko Konpartsen eskutik.

Gaur egun sinestezina dirudien arren, sasoi batean ez zegoen Aste Nagusirik. Garai hoietan, Bilbo abuztuan, denok uxatzen gintuen hiri are goibelago eta itzaltsuagoa bihurtzen zen.

Francoren diktadura luzea oso eraginkorra izan zen berun kolorea bizitzaren esparru guztietara zabaltzen, baita jai esparruetan ere.

Baina 1978an zerbait gertatu zen. Bizitzaren koloreak berreskuratuz, norbanako batzuek berun kolore hori estaltzeari ekin zioten. Inori baimenik eskatu gabe ekin zioten, erditzeek ezin baitute itxaron.

Aste Nagusia ez zen bakarrik jaio. Bizitzako beste askotan bezala, sorginen eta emaginen laguntza behar izan zuen erditze neketsu horretan.

Dokumental honek gaur egun ezagutzen dugun Aste Nagusiaren hasiera ezagutarazi nahi du; beraien emankortasunarekin, musutruk eta herrigintzatik, inolako aginte edo agintaririk gabe, gizarte batek gauza zoragarriak sortu ditzakeela erakutsi eta irakatsi zutenak omenduz. Beraiengatik guztiengatik.

————————————————————————————————
Dokumental honek dibulgaziozko izaera dauka eta ez dauka onura asmorik

Bilboko Konpartsak sustatu eta zuzendutako dokumentala.

Kontaktua: bulegoa@bilbokokonpartsak.eus

————————————————————————————————