Urtero, uztail erdialdeko larunbatean, Konpartsakide Eguna ospatzen dugu konpartsok. Aste Nagusiaren hurbiltasuna markatzen duen hitzordua da, adiskide arteko giroan, gure buruari eta bilbotarrei atzerako kontaketan hilabete eskas geratzen dena gogoraraztekoa. Bilboko Areatzan, hainbat ekitaldi antolatzen ditugu egun honetan, konpartsa guztietako kideei eta bilbotarrei zabalik, konpartsakidetzera animatu daitezen, Aste Nagusia eta gainerako jaiak bizitzeko oso modu berezia baita.
Hau izango da 2025eko uztailaren 19an, larunbata, Konpartsakide eguneko programazioa:







