Aratuste Eguena Bilbon: Farolin eta Zaranbolasen maskara trukea eta maskara berrien kalejira

Aratuste Eguena Bilbon Aratuste Astearen lehenengo eguna dugu. Farolin eta Zaranbolasen maskara trukeaz gain, Azulitoaren bisita, iazko Txirenada onenari sariaren ematea, batukada eta elektrotxarangak lagunduta, Zazpikaleetan barna, maskara berrien kalejira izango dira, besteak beste, Bilbon 2024ko Aratuste asteko ostegunean.

Aratuste Eguenari hasiera emateko, 17:30ean, Azulitoaren kalejira ikusiko dugu Plaza Eliptikotik, Kale Nagusian zehar Arriaga plazaraino. Segidan, 1960ko eta 1980ko hamarkaden artean Bilbon zehar bidaiariak garraiatzen zituen autobusa antzoki ospetsuaren aurrean geratuko da 20:15 arte, nahi duenak, gerturatu, eta ikus dezan.

Azulitoa Areatza parera heldu bitartean, 18:30ean, Arriagaren plazatik, maskara zaharren kalejira aterako da, batukadarekin. Ordubete beranduago, 19:30ean, Plaza Barrian, aurtengo Farolin eta Zaranbolasek, Lutxo Egiak eta Jasone Akizuk, hurrenez hurren, iazkoen eskutik Aratusteetako maskarak jasoko dituzte, Ylenia Baglietto eta Lander Otaolaren eskutik, alegia. Jarraian, 2023ko Txirenada onenaren sari banaketa ikusiko dugu, Botxotar Ordenaren eskutik.

Osteguneko programazioa ixteko, 20:00etan, maskara berrien kalejira izango da elektrotxarangarekin, Unamuno plazatik abiatuta.

2024ko Aratuste Egueneko programazioa, laburbilduta:

  • 17:30, Plaza Eliptikotik, Azulitoaren kalejira
  • 18:15-20:15, Arriaga plazan, Azulitoa ikusgai
  • 18:30, Arriaga Plazatik, maskara zaharren kalejira, batukadarekin
  • 19:30, Plaza Barrian, Farolin eta Zaranbolasen maskara trukea jasoko dituzte, eta 2023ko txirenada onenaren sari banaketa
  • 20:00, Unamuno plazatik, kalejira elektrotxarangarekin