Lehiaketa gastronomikoa – Arauak

Aste Nagusiaren programazio anitzaren barruan Sukaldaritza Lehiaketa gure plater nagusietariko bat da. Honek Aste Nagusia jaio eta hazi den oinarrizko filosofiaren argazkia baita: herritar parte-hartzea maila gorenean. Lehiaketa honek  garai ezberdinak bizi izan ditu, baina  lehiaketa egonkortzea eta parte-hartze kuota ikaragarriak lortu izan ditugu, eta guzti hau lehiaketa honen oinarrizko filosofia errespetatuz: parte-hartze herritarra oinarri bezala hartuta kalean sukaldatzea, kultura eta gastronomia batuz. Honetarako egun dugun eremu egokia eta ekimenaren doakotasuna eta parte hartzaileen ez profesionaltasuna ezinbestekoak dira guretzako.

ARAUAK

  1. Lehiaketa herrikoia da. Gozamena du helburu.
  2. Izena Areatzan emango da lehiaketa egunean, goizeko 10:30 eta 11:30 bitartean.
  3. Aurkezpena 13:15 eta 14:00ak bitartean izan beharko da. Kazola beranduago aurkezteak zigorra dakar.
  4. Kazola edo platera jasotzeko, ezinbestean aurkeztu beharko da izen-emate zenbakia.
  5. Gasaz kozinatzea gomendatzen da. Suaren azpian, elementu erregaitzen bat kokatu beharko da.
  6. Jaigunean, ikuslegoaren aurrean, kozinatu beharko da dena. 09:00ak ondoren okupatu ahalko da kozinatzeko lekua.
  7. Aldez aurretik zerbait kuzinatua erabiltzeak bat-bateko deskalifikazioa dakar.
  8. Lehiaketan aurkeztutako platerek gutxienez 3 anoa edo zati izan beharko dute, patata-tortillak izan ezik.
  9. Tortillaren beharrezko osagaiak hauek izango dira: patatak, gatza eta olioa. Aukeran: arrautza, tipula edo/eta irina begetalak. Dekorazioa librea izango da.
  10. Plater guztiek sailkapen orokorrerako balio dute (igandean aurkeztutako “Arroz txapelketa” platera izan ezik). Horretarako, izen berarekin inskribatu beharko dira beti.
  11. Kuadrila bakoitzak egunean sari bakar bat irabazi ahalko du.
  12. ‘Konpartsak’ sailean Bilboko Konpartsetako kideak lehiatuko dira, ez besterik. ‘Irekia’n lehiatzeko, kazola 2 aurkeztu beharko dute.
  13. Parte-hartzaileek derrigorrez jantzi behar dute antolatzaileek emandako mantala saria jasotzeko orduan.
  14. Pistoa % 100 begetala izango da. Beraz, ezingo da arrautzarik edo animalia jatorrizko osagairik erabili.
  15. Sukalkia eta buztana kazolan edo presio-eltzean egin ahal dira.
  16. Sukalkia behi-haragiarekin egingo da, eta masailak kanpo geratuko dira.
  17. Epaileen erabakia apelaezina izango da.
  18. Elikagaiak egoera onean eta ondo kontserbatuta egon behar dira, osasungarritasun- eta higiene-baldintza minimoak errespetatuz. Baldintza horiek betetzen ez dituzten kazolak eta platerak baztertzeko eskubidea izango du epaimahaiak.
  19. Lehiaketa Gastronomikoan parte hartzeak honako arau hauek onartzea dakar, bai eta antolakundeak ezohiko premiengatik jar dezakeen beste araurik ere.

PLATERAK

Arroz txapelketa

Pisto begetala

Patata tortila

Txipiroiak tintan

Sukalkia

Bakailao pil-pilean

Marmitakoa

Buztan gisatua

SARI OROKORRAK