Moskotarrak


banner

 

Ezaugarriak

Bilboko Aste Nagusiko konpartsen artean tradiziorik handienetako konpartsetako bat duzue Moskotarrak. Irabazi-asmorik gabeko elkarte gisa eratua, hasierako helburu kulturalak eta dibertimenduzkoak osatu egin dira urteen poderioz, gizarte gaiez eta elkartasunezkoez ere arduratzen delarik. Halaber, aipatzekoa da duen izaera apolitikoa.

 

Janzkera

Alkandora gorri serigrafiatua eta praka ala gona zuria.

 


Moskotarrak

 

Historia

Sortu zenetik, 1978tik alegia, jaien esparruko ekitaldirik garrantzitsuenetan hartu du parte Moskotarrakek, Aste Nagusian eta aratusteetan, besteak beste. Izan ere, Jai Batzordeko partaide izan da sarritan.
Moskotarrak konpartsak hamaika ekitaldi antolatu du urteotan; batzuk aipatzearren, Egaña eta San Mameseko jaiak, kultur asteak, Paco Valladaresen errezitaldia (1984an), Athleticen liga eta kopa ospatzeko ekitaldiak (1985ean), Aspanovas (minbizia duten umeen aldeko elkartea), DYA edota Zirko Amateurraren aldeko gala, jaialdi eta txanda bereziak txoznan. Udal bandaren eta Athleticaren mendeurrenetan zein Bilboko 700. urteurrenean ere parte hartu dugu.
Alderdi kulturalari dagokionez, 3 liburu argitaratu ditugu: Aste Nagusiaren 15. urteurrena ospatzekoa bata, Bilboko bakailaoaz bigarrena eta Café Boulevard-en historiaz hirugarrena.
Halaber, urtero lanean diharduten hurrengo ekimenen sustatzaile dugu Moskotarrak: minusbaliatuen Aukera-Berdintasunerako Ekipoa, “Orden Botxera de Farolines y Zarambolas” eta Diego Lopez de Haroren ondorengoen urteroko bilera.

 

Informazio gehiago

Fernández del Campo 4
696 27 17 69

postawwwblogspotfacebooktwitterwikipedia