Bilbo Kantari

Euskal kantagintza bultzatzeko Bilboko kantuzale talde bat hasi zen antolatzen ekimen hau, euskaraz kantatzea gustoko duen jendea noizean behin bildu eta kalean, tabernarik taberna euskal kantutegia jorratzeko. Denborarekin gero eta arrakastatsuagoa bilakatu da eta, egun, Bilboko Konpartsek daramate ekimen honen antolaketa.

Bilbo Kantariren helburua kaleetan euskarazko abesti herrikoiak abestea da, eta ez dugu konpartsakideok bakarrik egingo, gurekin ideia honen sortzaileak badaudelako: Erandio, Deustu, Santutxu eta Euskal Herriko herri eta auzoetako abesbatza ezberdinetan mugitzen diren lagunak baditugu. Eta euskararen alde lanean diren lagunak ere: AEK, Zenbat Gara…

Hilabetero bigarren larunbatean arratsaldeko 19:30etan Kalderapeko tabernatik abiatu ohi da (Txakur kalea). Euria egiten duen egunetan Plaza Barritik. Aste Nagusian Bilbo Kantari egiten dugu, baita San Tomas eta Txikiteroen egunean ere.

Deskargatu mugikorrerako aplikazioa:

.