Txosnaganera ibilaldi neurtua

 

Aurten Txosnaganera XI. mendi ibilaldi neurtua izango da hurrengo ekainaren 10ean.

IZEN EMATEA NAHITAEZKOA da parte hartu ahal izateko. Epea: ekainaren 8rarte edo plazak agortu arte (behean)

izena eman

Txosnagane mendia: Biderdi, Ganetxiki, Larrentxu izenarekin ere ezagutua, Pagasarri eta Ganekogorta artean dagoen mendia da eta 877 metroko altuera du.

IBILBIDEAK

Bi ibilbide izango ditugu, ohiko ibilbidea eta beste bat laburragoa.

Ibilbide Laburra (14,39 KM, goranzko desnibela 446 metro), ibilde laburra ez da Txosnaganera heltzen.

Ibilbide luzea (19,48 KM, goranzko desnibela 854 metro)

 

Parte hartzeko irizpideak

  • Izen-ematea soilik gure webgunearen bidez izango da. Izena eman
  • Izena ematean formularioaren datu guztiak bete behar dira.
  • Bikoteka apuntatu behar da, eta ibilbide osoa bikoteka egin (kontrol postuetatik biek batera pasatu behar dute)
  • Parte-hartzaile gehienezko kopurua 200 bikote izango da. Zerrenda betetzen denean izen-ematea itxiko dugu.
  • Irteerak
    • 8:15 – 8:30 Ohiko ibilbidearen dokumentazio jasotzea
    • 8:30 – 9:30 bitartean ibilbide luzearen irteerak San Adrianetik. Azken irteera gehien jota goizeko 9:30tan izango da. Irteeren aldizkakotasuna parte hartzaile kopuruaren arabera zehaztuko da.
    • 9:15 – 9:30 Ibilbide laburraren dokumentazio jasotzea
    • 9:30 – 10:15 bitartean ibilbide laburraren irteerak San Adrianetik. Azken irteera gehien jota goizeko 10:15etan izango da. Irteeren aldizkakotasuna parte hartzaile kopuruaren arabera zehaztuko da.
  • Helmuga: Enkarnazio Plaza (Atxuri) . 14:30etan kontrola itxiko da parte-hartzaile guztientzat.
  • 14:45etan sari banaketa.

Egunean bertan

  • Dokumentazioa goizeko 8:15 – 8:30 tartean jaso ahal izango da ohiko ibilbidearentzat (ibilbide luzea) eta 9:15 – 9:30 ibilbide larburrarentzat, irteera lekuan.
  • Postu guztietatik pasatu behar da denbora eta kokapen kontrol bat eramateko, ez bakarrik irteera eta helmuga. Anoa postuan heltzeko eta irtetzeko orduak hartuko dira, bertan egoten den bitartean denboraren neurketa geldituko delarik
  • Anoa postuan oinarrizko botikina egongo da.
  • Iturriak ibilbidean zehar eskasak dira beraz ez ahaztu ura eramateaz. Bestaldetik, kontutan izan edozein mendi martxarako hartu beharreko gomendioak (eguzki krema, txubaskeroa, arropa egokia…)
  • Bikote irabazlea izango da parte-hartzaile guztien bataz besteko denborara gehien hurbiltzen dena.


Ez da izango paseoa baina primeran pasatuko dugu.

ANIMA ZAITEZTE PARTE HARTZERA!! ETA MENDIA ERRESPETATU!

LAGUNTZAILEAK

Atxuri gorri, Aixemendi, Kalderapeko eta BM.