Mus txapelketa

Data: 2025eko abuztuaren 19an, martitzena

Ordua: 15:00

Kokapena: Abante konpartsaren txosnan (Teilape gunea)

Izen ematea: Abante konpartsaren txosnan abuztuaren 16tik aurrera, txapelketaren hasierarte edota 128 bikote izan arte.

Arautegia:
– 128 bikote gehienez.
– Zortzi errege eta zortzi batekorekin jokatuko da.
– Jokalariek, gutxienez, 16 urte izan beharko dituzte.
– Eliminatoria bakoitza 8 hamarrekoko 3 jokoko partida bakarrekoa izango da. Joku kopuru haundiagora jolasten harrapatutako bikoteak zuzenean kanporatuak izango dira, irabazle zein galtzaile izan.
– Ez da onartuko 31 erreala.
– Partida bakoitza hasteko gehienezko atzerapena 15 minutukoa izango da. Epe hori igarota bikotea agertuko ez balitz automatikoki eliminatua izango litzateke.
– Gaixotasun kasuetan bi partaideetako baten ordezkoa onartuko da, dagokion txartela aurkeztuz, beti ere zozketa hasi baino lehen eta ez lehiaketa bitartean.
– Ohiko keinuak baino ez dira onartuko.
– Antolatzaileek epai mahai bat jarriko dute jokoan zehar izan daitezkeen zalantzak argitzeko. Beraien erabakia atzeraezina da. Ez da inpugnaziorik onartuko partida amaitu ostean.

Sariak:
– Txapeldunak: Txapelak
– 2. postutik 8.erarte: Garaikurrak
– Saria erreklamatzeko azken eguna esleipena egin eta 3 hilabete geroago izango da.

* Erakundeak proban edozein aldaketa egiteko eskubidea izango du, egoerak horrela eskatuko balu.