Kranba!


banner

Ezaugarriak

Kranba! konpartsa (lehen “Komantxe” bezala ezaguna zena), auzoetako gaztetxe eta gazte asanblada ezberdinen identidadetik etorriko da, ama lurraren, gure territorioen (auzo zein gaztetxeen) defentsa, eta udalaren jarrera autoritarioaren kontra jardutea du helburu konpartsa honek. Jaiak, gune herrikoi, kritiko eta partehartzaileak bihurtzeko ahalegina egiten dugu.
Gure kolorea, nola ez, laranja, historikoki Bilboko okupazio mugimenduak erabilitakoa da.

Janzkera

Kamiseta laranja logoarekin.


Komantxe

Historia

Komantxe Konpartsa 2008. urtean jaio zen Bilboko okupazio mugimenduaren jai herrikoietarako tresna bezala. 2021ean, barne hausnarketa baten ondoren, aurrerantzean Kranba! izena hartzea erabaki genuen.

Informazio gehiago

wwwfacebooktwitterwikipedia