“Aste Nagusian euskara nagusi”
Bilboko Konpartsek eta GUKAk garatutako dinamika berria aurkeztu dugu
Bilboko Konpartsek eta GUKAk garatutako dinamika berria aurkeztu dugu
Areatza jaigune bihurtzen hasi da. Auzolan ikusgarria da, ehunka konpartsakidek beren 27 txosnak altxatuko dituzte, datorren abuztuaren 22an Marijaiari ongietorria emateko. Jaigunean 622 jarduera egingo dira bederatzi egun eta zortzi gauetan, pertsona guztientzako jai herrikoiak bermatuz.
Gaur aurkeztu ditugu aurtengo Aste Nagusiaren bi ordezkari bereziak: txupinera izango den Kaixo konpartsako Ainhoa Urrejola, eta pregoia emango duen Onintza Enbeita bertsolari muxikarra.
Bilboko Konpartsen Lehiaketa Gastronomikoak Areatza sendotu du Aste Nagusiko herri-sukaldaritzaren topagune nagusi gisa
Bilboko Konpartsek gutun ireki bat argitaratu dute gaur Marijaiari zuzenduta, BMF Toros enpresak Aste Nagusiko zezenketak sustatzeko erabiltzen ari den kartela salatzeko
Egitaraua osatu dute Bilboko Konpartsek datorren asteartean, hilaren 23an, Etxebarria Parkean udako solstizioa ospatzeko.
Ekainaren 13an izango da XIV. edizioa, ohiko martxa luzearekin eta laburrarekin. Izen ematea ekainaren 11ra arte egongo da zabalik, bikoteka.
Bilbori buruzko istorioz josi nahi dugu 2027ko egutegia, eta, hori dela eta, herritarrei euren istorio kuttunenak konpartsei bidaltzeko epea zabaldu dugu,...
Aurtengo Bilboko Aratusteak aurkeztu ditu gaur Jai Batzorde Mistoak Bilboko Berreginen Museoan. Lehenik eta behin, aurtengo Farolin eta Zaranbolas aurkeztu ditugu: Imanol Ituiño aztia eta Mertxe Gil Goloka antzerki taldeko antzezlea, hurrenez hurren. Aurtengo Aratusteetarako Udalak eta Bilboko Konpartsek prestatutako egitaraua ere aurkeztu dugu. Mitologia aukeratu dugu aurtengo mozorrorako gai gisa.
Datorren domekan, abenduaren 21ean, San Tomas azoka izango dugu Bilboko Areatzaren inguruetan. Urtero bezala, agertokia eta txosna paratuko dute Bilboko Konpartsek San Nikolas ondoan, eta bertan, besteak beste, bertsolariak, dantza plaza, erromeria, indaba eta txerriki banaketa, 2026ko egutegien salmenta eta otzararen zozketa egongo dira.