Suaren Gaua ospatuko dugu asteartean Etxebarria Parkean
Egitaraua osatu dute Bilboko Konpartsek datorren asteartean, hilaren 23an, Etxebarria Parkean udako solstizioa ospatzeko.

Badator urteko gaurik laburrena eta Bilboko Konpartsok, azkenaldiko ohiturari jarraikiz, Etxebarria Parkean ospatuko dugu 2026ko San Juan gaua, arratsaldean hasita eta gauerdira arte luzatuko den planarekin.
Eguzkiaren zikloen zaleak gara, horregatik ospatzen ditugu neguko solstizioa (San Tomas) eta udakoa (San Juan bezperako gaua). Hau izango da ekainaren 23ko gure egitaraua:
17:00 Haurren tailerra
18:00 Txosnaren irekiera + Ekotalo postua + Dantzaplaza (Kittu)
19:30 Txokolate banaketa
20:00 Txalaparta (Txotx)
21:45 Edabe magikoa + Erritualak + Sua piztea
22:15 Erromeria (Argitu)
Gainera, bertaratzen direnek, telefono zenbaki bat izango dute eskura (747 435 867), erasorik ikusi edo pairatzekotan, Bilboko Konpartsekin batera erasoa kudeatzeko.
Etxebarria Parkean Bilboko Konpartsek antolatutako egitarauaz gain, euren suak eta arratsaldeko planak antolatu dituzte Bilboko beste hainbat auzok ere: Bilbo Zaharra, Uribarri, Deustu, San Inazio, Otxarkoaga, Irala, Santutxu, Zorrotza, Masustegi eta Abusu.

Aurreko Sarrera


