Kaskagorri


banner

 

Ezaugarriak

Bilboko Gazte Konpartsa.
Bilboko auzo ezberdinetako gazte gorrien elkargunea. Hiriko gazteria eta euskal kulturaren aldeko borroka dira gure lanaren marko naturalak. Asterixen edabe magikoaz Bilbo gris hau gorriz eta morez margozteko prest dagoen gazteri errebeldearen konpartsa. Auzoetako jaietan partehartzaile aktiboak gara.
Aste Nagusiro 20 metroko torreta ikusgarriaren erantzuleak ere bagara eta Aste Santuan Kaskamartxak antolatzen ditugu gaztemartxa zein topagunetara.
Inoiz ez zara gure abestia entzuteaz aspertuko!

 

Janzkera

Kaskakamiseta gorria. Aurrekaldean Kaskagorri Konpartsaren izena. Atzekaldean, izar gorriaren gainean, Asterixen aurpegi errebeldea. Alboetan Bilboko gazteri errebeldearen ikurrak.

 


Kaskagorri

 

Historia

Duela zeinbat urte Bilboko gazte mugimenduaren adierazle ezberdinen arteko komunikazio eza zela eta topagune bat sortzeko beharra ikusi zen. Hau horrela izanda, gazte konpartsa hau sortu zen, euskal kulturan oinarrituta.
Urte dexente eta gero lehenengo beharra bete dugu eta konpartsak zutik irauten du, Bilboko gazte mugimenduarentzako jaietan eta urtean zehar egindako iharduera ezberdinetan ekiteko eta gozatzeko elkargunea izanik.

 

Informazio gehiago

blogspotfacebooktwitterinstagramwikipedia