Hau Pittu Hau


banner

 

Ezaugarriak

Euskaraz funtzionatzen du eta Bilbon eta Euskal Herrian euskararen normalizazioaren alde egiten du lan.
Konpartsakideak euskaldunak dira, eta Hau Pittu Hau!k aukera ematen die euskara ikasten ari direnei hizkuntza praktikatzeko.
Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna ere bultzatzen du.

 

Janzkera

Kamiseta morea mauka laranjarekin. Aurretik logotipoa, barraskilo betaurrekoduna EHEren ikurraz, eta “Hau Pittu Hau, euskaldunon konpartsa”. Atzetik “euskara da gure territorio libre bakarra”.

 


Hau Pittu Hau

 

Historia

1987an Aste Nagusian zegoen euskararen huts nabarmena ikusita, lehenengo konpartsa euskalduna sortzea erabaki zuen. beranduago, Hor Dago! eta Eguzkizaleak konpartsekin Euskalgunea sortu zuen 1993an, gaur egun Txori Barrotek ere osatzen duelarik.
Izena Zuberoako Maskaradako pertsonaia batena da. Mozkorti eta neskazaleena Pittu da, eta hura agertzen denean jendeak: hau Pittu hau! oihukatzen du. Izenarekin gora behera handiak izan dituzte, erabiltzailearen arabera: Hau Pittu Hau, Jau Pittu Jau, Jaupichujau edo.

 

Informazio gehiago

wwwfacebooktwitteryoutubewikipedia