Posts by juanjom

Txosnaganeko martxarako izen-ematea zabalik

Ekainaren 13an izango da XIV. edizioa, ohiko martxa luzearekin eta laburrarekin. Izen ematea ekainaren 11ra arte egongo da zabalik, bikoteka.

2027ko egutegia bilbotarrekin elkarlanean egiteko deialdia

Bilbori buruzko istorioz josi nahi dugu 2027ko egutegia, eta, hori dela eta, herritarrei euren istorio kuttunenak konpartsei bidaltzeko epea zabaldu dugu,...

Mitologiaz beteko dira Bilboko 2026ko Aratusteak

Aurtengo Bilboko Aratusteak aurkeztu ditu gaur Jai Batzorde Mistoak Bilboko Berreginen Museoan. Lehenik eta behin, aurtengo Farolin eta Zaranbolas aurkeztu ditugu: Imanol Ituiño aztia eta Mertxe Gil Goloka antzerki taldeko antzezlea, hurrenez hurren. Aurtengo Aratusteetarako Udalak eta Bilboko Konpartsek prestatutako egitaraua ere aurkeztu dugu. Mitologia aukeratu dugu aurtengo mozorrorako gai gisa.

2026ko San Tomas azoka domekan: Bilboko Konpartsen egitaraua

Datorren domekan, abenduaren 21ean, San Tomas azoka izango dugu Bilboko Areatzaren inguruetan. Urtero bezala, agertokia eta txosna paratuko dute Bilboko Konpartsek San Nikolas ondoan, eta bertan, besteak beste, bertsolariak, dantza plaza, erromeria, indaba eta txerriki banaketa, 2026ko egutegien salmenta eta otzararen zozketa egongo dira. 

2025eko Aste Nagusiko Txupinera eta Pregoilaria aurkeztu ditugu

Txori Barrote konpartsako Olatz Agirre eta Doctor Deseo taldeko Francis Díez izango dira aurtengo Aste Nagusiaren bi ordezkari bereziak.

2025eko Txosnagane martxarako izen-ematea zabalik

Ekainaren 7an izango da XIII. edizioa, ohiko martxa luzearekin eta laburrarekin. Aurtengo berritasuna erasoak salatzeko telefono zenbaki bat izango da.