Kopla Txikien Lehiaketa Bilboko Aratusteetan

Otsailaren 3an, larunbatarekin, hasiko dira Bilboko Aratusteak, Kopla Txikien Lehiaketa berriaren bederatzigarren edizioaren bitartez. Txapelketa errimatu hori Abandoko Kafe Antzokian egingo da, 20:00etatik aurrera. Bertan edozein taldek parte hartu ahal izango du, izan elkarte, kuadrilla, bertso-eskola, konpartsa, abesbatza edo bestelakoa, hiru baldintza betez gero: inskripzioa betetzea, bost kide edo gehiago izatea; eta partaide denak mozorrotuta jardutea.

Lehiaketaren arauak:

Izena emateko epemuga urtarrilaren 28a izango da. Inskripzio-orriarekin batera koplaren letra ere entregatu beharra dago. Bertsoak euskaraz edo gazteleraz aurkez daitezke, beti ere kopla originalak eta argitaragabeak badira. Erabiliko den doinua herrikoia edo beren beregi sortutakoa izan daiteke.

Interesdunek topa dezakete bete beharreko izen-emate formularioa Bilboko Konpartsen bilbokokonpartsak.eus webgunean estekatuta. Argibide gehiagorako, jo daiteke konpartsen federaziora (94 679 13 06) eta Bizkaiko Abesbatzen Elkartera (94 424 40 45).

Altxaporrue izan zen 2023ko talde irabazlea.

Koplak, Bilboko ohitura zaharra

Bilboko Aratusteetako kopla txikiak 1515. urtean dokumentatuta daude lehenengo aldiz, sindikoak alkateari gutuna igorri baitzion, orduko kritiken eta sarkasmoen berri emanez. Izan ere, Kopla Txikien Lehiaketan barreiatzen ohi dira ironia, sarkasmo, kritika sozial eta politikoa eta, batez ere, umore dosi handiak; hala, Bilboko Aratusteen osagai nagusi horiek musika, koreografia eta mozorro koloretsu eta ikusgarrien sorta ederrekin nahasten ohi dituzte. Lehiaketa Bilboko Jai Batzorde Mistoak antolatzen du, Bizkaiko Abesbatzen Elkartearen laguntzaz.

Oharra: Honako materialak eskura daitezke hemendik eskura ditzakezu: