San Tomas eguneko azoka Bilbon

XIX. mendean baserritarrak Bilbora etortzen ziren, urtean behin, maizter moduan bizi ziren lurretako jabeari errenta ordaintzera. Betebeharra aprobetxatuz, saltokiak jarri eta beraien produktuak saltzen zituzten. Hiriko biztanleek, gabonen atarian egonik, aukera aprobetxatzen zuten kalitatezko jakiak eguberritarako erosteko. Santuarekin baino, errentak pagatzeko beharrarekin zerikusia du ohiturak, beraz. Apurka-apurka baserriko produktuak saltzeaz eta erosteaz gain, lagunekin edateko eta, oro har, ondo pasatzeko aukera bihurtzen joan zen San Tomas eguna.

Denborarekin, gauzak asko aldatu dira baina, abenduaren 21ean, San Tomas guretzat gabonetako oporren eta urte aldaketaren abiapuntua bilakatu da. Bistan da hau urte osoan Bilboko azokarik garrantzitsuena dugula bertoko produktuez gozatzeko. Eta, jakina, Bilboko Konpartsok, beti legez, gure izaera txirene eta parrandazalea kontuan hartuta, itzelezko jai horretan egon behar dugu. Hori dela eta, urtero ekitaldi sorta ederra antolatzen dugu San Tomasen, parte hartzeko eta jai-giroa zabaltzeko. Beti ere, gure baloreak hauek dira: herritarren partehartzea, pertsona guztien giroan sartzea eta dibertsioa modu osasungarrian eta berdintzailean. Hau da, mendeetako tradizioari ukitu modernoa gehitzen diogu.

Hau da 2025eko kartela eta egitaraua: