1. Bilboko Konpartsak
ASTE NAGUSIA XXVIII. HIRI KROSA antolatzen du, asfaltoko lasterketa herrikoia eta federatua.
2. Data eta lekua
Lasterketa, Bilbon 2026ko abuztuaren 28an ospatuko da. Nahi duen guztiak parte har dezake, sorterria edozein izanik, eta federatua egonik ala ez. Aurretiaz izena eman eta dorsala hartu beharra dago.
3. Proba, adina, distantziak eta irteerak
TXUPETEAK & TXIKIAK (200 dortsal)
- DISTANTZIA: 450 m
- URTEA: 2021-2026
- IRTEERA: 17:00
BENJAMIN AURREKOAK & BENJAMIN (200 dortsal)
- DISTANTZIA: 900 m
- URTEA: 2017-2020
- IRTEERA: 17:15
HASIBERRIAK & HAURRAK (200 dortsal)
- DISTANTZIA: 1350 m
- URTEA: 2013-2016
- IRTEERA: 17:35
HAUR, KADETE & GAZTEAK (100 dortsal)
- DISTANTZIA: 1800 m
- 2009-2012
- IRTEERA: 17:50
GURPIL-AULKIAK (15 dortsal)
- DISTANTZIA: emakumeak 900 m / gizonak 1800 m
- IRTEERA: 18:05
ABSOLUTUA (1.200 dortsal)
- DISTANTZIA: 6000 m
- URTEA: 2008tik aurrerakoak
- IRTEERA: 18:25
4. Kronometrajea
Txipa izango duen dortsala erabiliko da.
5. Ibilbideak
- TXUPETEAK ETA TXIKIAK (450m – bira 1): Epaltza Alarguna (irteera) > San Nikolas > Areatza (jira) > Epaltza Alarguna (helmuga).
- BENJAMIN AURREKOAK & BENJAMINAK (900 m / 2 bira): Epaltza Alarguna (irteera) > San Nikolas > Areatza (jira)> Epaltza Alarguna (helmuga).
- HASIBERRIAK & HAURRAK (1350 m / 3 bira): Epaltza Alarguna (irteera) > San Nikolas > Areatza (jira)> Epaltza Alarguna (helmuga).
- KADETEAK & GAZTEAK (1800 m / 4 bira): Epaltza Alarguna (irteera) > San Nikolas > Areatza (jira) > Epaltza Alarguna (helmuga).
- GURPIL-AULKIAK (Emakumeak: 900 m / 2 bira) (Gizonak: 1800 m / 4 bira): Epaltza Alarguna (irteera) > San Nikolas > Areatza (jira) > Epaltza Alarguna (helmuga).
- ABSOLUTUA (6000 m): Epaltza Alarguna (irteera) > Areatza > Areatzako zubia > Ripa > Uribitarte pasealekua > Guggenheim > Ingelesen landa > Evaristo Churruca Kaia > Euskalduna Jauregia > Itsas Museoa eta itzuli leku berberetik > Epaltza Alarguna (helmuga).

6. Izen-ematea
Doako izen-ematea ekainaren 8tik aurrera kategoria bakoitzeko kupoa bete arte, honako helbidean:
7. Dortsalak jasotzea
Bilboko Konpartsen lokalean (Zabalbide 5), uztailaren 6, 7, 8 eta 9an, 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara; eta uztailaren 11n 11:00etatik 13:00etara.
Abuztuaren 27an 11:00etatik 13:00etara lokalean eta lasterketa egunean bertan, 11:15etatik 15:00etara Areatzako tingladoen aurrean.
Azken orduko jende-samalda saihesteko, eskertuko genizueke dortsala lasterketa eguna baino lehenago jasotzea. Jaso gabeko dortsalak ez ditugu banatuko.
8. Sariak
Sari banaketa arratsaldeko 19:30etik aurrera izango da, helmugaren ondoan egongo den kamioi eszenatokian.
- TXUPETEAK & TXIKIAK eta BENJAMIN AURREKOAK & BENJAMINAK kategorietan, parte-hartzaile bakoitzak domina bana jasoko du.
- HASIBERRIAK & HAURRAK eta KADETEAK & GAZTEAK kategorietan sailkatutako lehen 3 emakumeek eta lehen 3 gizonek garaikurrak jasoko dituzte.
- GURPIL-AULKIAK kategorian sailkatutako lehen 3 emakumeek eta lehen 3 gizonek garaikurrak jasoko dituzte.
- ABSOLUTUA kategorian sailkatutako lehen 3 emakumeek eta lehen 3 gizonek garaikurrak eta opariak jasoko dituzte.
- ABSOLUTUA kategorian sailkatutako lehen emakume bilbotarrak eta lehen gizon bilbotarrak garaikurrak jasoko dituzte.
- ABSOLUTUA kategorian sailkatutako lehen emakume konpartsakideak eta lehen gizon konpartsakideak garaikurrak jasoko dituzte.
- Lasterketa amaitzean, gainontzeko parte-hartzaileei Bilboko Konpartsen kamiseta bana, opariak, jatekoa eta edatekoa emango zaizkie.
9. Argazkiak
10. Betebeharrak
- Antolakuntzak ez du probak irauten duen bitartean ikusleei zein atletei gertatu ahal zaizkien kalteen ardurarik hartuko, ezta hirugarren batzuek parte-hartzaileak diren atletei eragin ahal dizkieten kalteena ere.
- Izena eman gabe parte hartzen duena bere kabuz ibiliko da, erantzukizuna berea izanez.
- Izena ematean, honako arauak onartu egiten dira.
11. Aldaketak
Erakundeak proban edozein aldaketa egiteko eskubidea izango du, egoerak horrela eskatuko balu.






