Aratusteetako koplak

Aratusteetako koplak entzuteko:
Urtebete bat pasatu eta,
gatozkizue kantari
Arenaleko hondartzatikan
Bilbao hankaz gora jarriMozorroturik dotore asko
ez jaun eta ez alkate
lege, eleizak, antzerakoak
bota ditzagun aparte.
Dinbili danba, nos ha pillao
parroko jaunak, en pekau
en penitentzian edango dugu
jo ta ke “Agua de Bilbao”
Orgia eta desenfrenua
betidanik ongarriak
urtean zehar, ahal den neurrian
eutsi behar dira biakAspaldidanik ikasi dogu
zein den, bai, gure fedea
dugun erreinu bakarra dela
eguneroko kalea.
Dinbili danba, nos ha pillao
parroko jaunak, en pekau
en penitentzian edango dugu
jo ta ke “Agua de Bilbao”
Nerbioiko ur garbien gainetik
Metroz “Gran Via” azpitik
sorgin-haizeak ekarri gaitu
plaza honetara pozik.Betikoak agertu ezkero
joan daitezen aguro
botila honen bits ederrakin
ez dira hemen seguro.
Dinbili danba, nos ha pillao
parroko jaunak, en pekau
en penitentzian edango dugu
jo ta ke “Agua de Bilbao”
Despeditzeko ordua da ta
eztarria da urratu
isil, isilik esan digute
behar garela agurtu.konpartseroek bota ditugu
koplatxo hauek bai arin
besterik gabe, agur bero bat
Kamabaltxoak, on egin!

 

Bilbo, 1985eko otsailaren 16an

 

Inprimatzeko koplen pdf-a