Aurkezpena

We have a dream!! Amets bat daukagu!!

MariJaia for alkate!!

Hau da Bilboko Konpartsen kanpaina elektorala. Gure kanpaina. Zure kanpaina. Zure buzoiraino ailegatuko gara, zure etxeraino, zure sofaraino, zure hozkailuraino … lo egiten duzun bitartean zure buruan sartuko gara!!

Eta zin egiten dugu ez dugula zin egingo!! Jai herrikoi eta partehartzaileak egingo ditugula, eta parekideak, eta jasangarriak, dibertigarriak, txoroak, ironikoak eta errebindikatiboak.

Hau da gure proposamena!! Aste Nagusirako proposamena, Inauteri bakar bat eta Gran Viatik desfilatuko duena lortzeko, Santo Tomaserako, benetako batzorde mixtoaren alde … herriaren partehartzearekin!!

Eta norbaitek uste badu olatu urdin, txuri eta gorri hau geldiaraziko duela…oso oker dago!! Gu koloretakoak gara!! Eta koloretako Bilbo bat nahi dugu!!

MariJaia Arabiar Aretoaren buru nahi dugu!!

Eta zu jai herrikoien aldeko erreferendumean nahi zaitugu!!

Yes! We want you!!

MariJaiengan sinisten duzulako…jarraitu guri!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude