Bilbo Zaharreko elikadura-burujabetza indartuko dugu Bilboko konpartsok

Zozketan, 3.242. zenbakia suertatu da saridun.

Bilboko Konpartsok zozketa egin dugu Bizkaiko baserritarren egun nagusian, San Tomas azokan. Jai-egitarau zabala eskaini bitartean, ohiko txerrikien eta ortukarien zozketa burutu dugu; bildutako dirua Bilbo Zaharreko Kidekoop elkarteari emango diogu, lehen sektorea hiriko ekosisteman txertatzeko egiten duten lanagatik.

Konpartsok berretsi egin dugu “gure herriak txerriaren inguruan duen ohitura berreskuratu eta tokiko ekoizpena zein elikadura-eredu berri baten aldeko apustua”. Izan ere, Kidekoopen helburua da Bilbo Zaharrean eta inguruko auzoetan elikadura-burujabetza bultzatzea. Horretarako, ekoizleen eta kontsumitzaileen artean bidezko harremanak eraiki eta beste eredu sozio-ekonomiko baten aldeko apustua egin dute. Bazkideei banatzen dizkien produktuetan, honakoak lehenesten ditu ekimenak: modu ekologikoan ekoitzitakoak, hurbilekoak, etikoak eta bidezko merkataritzakoak. Hala, jaten edo erabiltzen dituzten produktuetan gardentasuna bermatzen dute. Elkartean, parte hartzea ardatz garrantzitsua da, erabakiak modu horizontalean hartzen baitituzte. Bazkideen lan boluntarioa sustatuz, auzokideen harreman-sarea indartzen dabiltza.

Zozketa

Zozketan, 3.242. zenbakia suertatu da saridun. Irabazleak txerrikiak eta ortukariak eska ditzake honako bitartekoen bidez: bulegoa@bilbokokonpartsak.eus eta 607653545. Hilabete batean sariduna agertuko ez balitz, onuraduna 2.736. zenbakiko jabea litzateke. Zozketako dirua Bilbo zaharreko Kidekoop elkarteari emango diogu.

Ohi bezala, San Nikolas elizaren ingurua dinamizatu dugu, musika, bertsoak eta bertoko jana eta edana ez dela falta izan, Areatzako eta Plaza Barriko postuek eman duten nekazaritza-eskaintza osatuz. Azkenik, eguneko zozketarako zenbakia salgai izan da, Bilboko Konpartson egutegiarekin batera.

Ohi legez, bertoko kalitatezko produktuak eskaini ditugu, bai txosnan baita gastronomia-gunean ere, Slow food eta kilometro zero filosofiari jarraiki. Hala, ez dira falta izan Eusko Labeleko elikagaiak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude