Aste Nahasiarako kartel finalistak aurkezten dizkizuegu

 

Aurten ez dugu Aste Nagusia ospatuko. Abuztuaren 22tik aurrera “Aste Nahasia” antolatuko dugu, osasun-neurri handiekin aurrera eramango den “ekimen ludiko eta kulturalen egitarau xumea”. Gaur, Aste Nahasia iragartzeko hiru kartel finalistak ezagutarazi ditugu: Kolore Nagusiak, Bilbao Patas Arriba eta Zurrunbiloa 2020 izenekoak. Datozen egunetan epaimahaiak kartel irabazlea jakinaraziko du.

Joan den uztailaren 18an Bilboko Konpartsak federaziotik Aste Nahasia iragartzeko kartel-lehiaketa zabaldu genuen. Epaimahaikideen arabera, “nabarmentzekoa da artistek aurkeztu dituzten lanen kalitatea, batez ere kontuan hartuta 12 egun baino ez dutela izan obrak lantzeko”. 

Diseinuaren eta arte ederren inguruko ikasketak edo lanbideak dituzten bost konpartsakide izan dira hiru kartel finalistak aukeratu dituztenak: Kolore Nagusiak, Bilbao Patas Arriba eta Zurrunbiloa 2020. Datozen egunetan hartuko dute azken erabakia, Aste Nahasiaren irudia finkatzeko.

Aste Nahasia

Aurreratu dugun bezala, aurten “ez dugu Aste Nagusirik izango, baina abuztuaren 22tik aurrera pandemiak eta krisi ekonomikoak jotako Bilbo alaitzeko, entretenitzeko eta kultura eskaintzeko aukera izango dugu”. Azaldutakoaren arabera, “ekimen ludiko eta kulturalen egitarau xumea” izango da, “elkar zaintzatik, osasun-neurri handiekin, eta prebentzio irizpideak gidatuta, modu herrikoian, feministan, euskaldunean, ekologistan eta ahal den parte-hartzailean egingo dugu”, eta ekimen horri “Aste Nahasia” deitu diogu. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude