Txerri baten produktuen zozketa

Bilboko Konpartsetako eskuko egutegiarekin batera eta gure herriaren txerriaren inguruko ohitura berreskuratzeko asmoarekin, iaz bezala, eusko labela duen txerri baten produktuak zozketatuko ditugu. Zozketa honen bidez Konpartsok animalien zainketa egokia bultzatu eta ekoizpen eta elikadura eredu berri baten aldeko apustua berresten dugu.

Zozketaren egutegiak Alde Zaharreko zenbait denda eta tabernetan salgai egongo dira aste honetan eta abenduaren 21an Bilboko Konpartsetako txosna ondoan (San Nicolas gunean) salduko dira.

Tomas Deunean bertan eguerdiko 14:30etan gure txosnaren eszenatokian zozketa ospatuko dugu. Zozketatik ateratako diruak, iaz bezala, Elikagaien bankura bidaltzeko elikagai bihurtuko dugu (iaz tona bat izan zen).

Norbaitek ekimen honetan parte hartu nahi izanez gero gurekin harremanetan jarri daiteke: bulegoa@www.bilbokokonpartsak.eus.

Aurten Esnetik kooperatibak ere gurekin lanean egongo da zozketa honetan.

3 sari egongo dira:

1. Sarian: pernila, txorizo, txistorra, solomo ontzutua, saiheski ontzutua, kokospea, hirugiharra eta masaila, hanka eta buztana.

2. Sarian: txorizo, txistorra, solomo ontzutua, saiheski ontzutua, kokospea eta hirugiharra.

3. Sarian: txorizo eta txistorra.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude