Bertoko produktuei gorazarre Aratusteetako Indaba Lehiaketan

Giro aparta Bilboko Plaza Barrian, mozorroak eta sasoiko produktuak nahasten dituen Aratusteetako Indaba Lehiaketan.

Zapatu Aratusteak ez dakar osterik, Aratuste gehiago baizik. Mozorroak, ileordeak, apaingarriak… eta gastronomia izan dira gaur protagonista Bilboko Plaza Barrian. Lapiko eta putxeren usain gozoan esnatu da gaur Bilbo eta sasoiko produktuen artean, neguko erreginari egin dio omenaldi: indabari. 69 partehartzaile, koadrilla eta konpartsak gehituta aritu dira gaur bertoko indabekin maila goreneko platerak prestatzen. Epaimahiak bereziki azpimarratu du indaben kalitateari aitortzen dion garrantzia eta gaurkoan zail izan du ebazpena. Hauek izan dira aurtengo indaba lehiketaren irabazleak:

OROKORRA

  • Lehen saria: Kofradia La Putxera (Vllaverde)

  • Bigarren saria: Goiherrikoak (Gohierri)

  • Hirugarren saria: Izaskun Aurrekoetxea (Loiu)

KONPARTSAK

  • Lehen saria: Moskotarrak

  • Bigarren saria: Aixeberri

  • Hirugarren saria: Hontzak

Aratusteak zukutzeko aukera dexente

Aratuste gehienak igaro diren arren, oraindik ezin ditugu mozorroak armairuan gorde. Astelehenean umeentzako ekintzak eta familientzako kontzertua izango dugu Plaza Barrian eta asteartean, nola ez, negar eta su artean, gure sardina maiteari egingo diogun agurra Arriaga Antzokiaren aurrean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude