Kopla Txikien Lehiaketak estreinatu ditu Bilboko Aratusteak, musika, mozorro eta ironiaz beterik.

Hontzak Konpartsa

Mozorroz jantzi da Kafe Antzokia, Aratusteetako Kopla Txikien Lehiaketan.

Ehundik gora parte-hartzailek hartu zuten atzo Abandoko Kafe Antzokia, Bilboko Aratusteetako Kopla Txikien Lehiaketa berriaren laugarren edizioan. Lehenengo aldia da koplen norgehiagoka euskal gune horretan egin
dena. Oholtzatik barreiatu dituzte ironia, sarkasmo, kritika sozial eta politikoa eta, batez ere, umore dosi handiak; hala, Bilboko Aratusteen osagai nagusiak musika, koreografia eta mozorro koloretsu eta ikusgarrien sorta ederrekin nahastu dituzte. Jai-batzorde mistoarentzat ohorea izan da honako sariak ematea:
Lehen saria: Hontzak, “Rey del Botxo” kopla abestuta.
Bigarren saria: Altxaporrue.
Hirugarren saria: Sin Kuartel.
Mozorro onenei saria: Altxaporrue.
Animazio onenari saria: Potojorran.

Aurten jorratutako gaien artean honakoak nabarmendu dira: Bilboko portuaren protagonismoa arma-trafikoan; EAJK bultzatutako hirigintza eredu berria; euskal presoen etxeratzea; Juan Mari Aburto alkatearen aurreskua; patriarkatua; Bilboko herri mugimenduek zabaldutako gune eraldatzaileak; 11 egun
euskaraz dinamika; eta Bilbo turistikoa. Bilboko Aratusteetako kopla txikiek 503 urte bete dituzte, gutxienez. Izan ere, 1515. urtean dokumentatuta daude lehenengo aldiz, sindikoak alkateari gutuna igorri baitzion, orduko kritiken eta sarkasmoen berri emanez.

Kopla irabazlearen letra:

Mozorroturik goaz
Kalez kale Bilbotik
Konpartsak ta jendea
alkate jauna izan ezik
Lege ta elizaren alde
Alkatea dugu
Seguru koplatxo hauek
Ez jakoz gustatu

Oh “Aburtuk”, ondo dantzatzen du
Eliza aurrean,
auzotegietan eta jaietan
Mamboko erregeak
Ondo dantzatzen du
Sarao guztietan
Bai jota zein aurresku

Quieres ser el rey del Botxo
de barrio en barrio vas
pero a su Alteza tu antecesor
jamás podrás igualar
En tu libreta roja
apuntas lo que ves
qué pena que esa tinta
desaparezca después

Oh “Aburtu” quiero ser como tú…
bailar como tú
cobrar como tú
mi ídolo eres tú
Oh “Aburtu” quiero ser como tú
Bilbao desea que
tengas buena “salu”

Rugby ta Eurokopako finalak
Bai dira inportanteak
Baina Botxo geurea
Munduko hiriburua
Gainera badauzkagu
Athletic ta Agua de Bilbau
bilbainadak ta guztiz
ez dugu behar gehiau

Oh “Aburtuk”, ondo dantzatzen du
Eliza aurrean,
auzotegietan eta jaietan
Mamboko erregeak
Ondo dantzatzen du
Sarao guztietan
Bai jota zein aurresku

Bilbao está “aburtido”
No se puede ni bailar
Pero abriremos el Colorines,
El Gato Negro y el Bataclán
A mí me gusta el tango
la salsa y el rock and roll
pero el alcalde bailando aurresku
eso no tiene color

Oh “Aburtu” quiero ser como tú
bailar como tú
cobrar como tú
mi ídolo eres tú
Oh Aburtu quiero ser como tú
Bilbao desea que
tengas buena “salu”
Bilbao desea que
tengas buena “salu”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude