Bilbo Kantari berezia

Urte berriari ongi etorria emateko BILBO KANTARI BEREZIA antolatu dugu, LEKEITIOKO AITITE-MAKURRE taldea gonbidatu dugu euren musika dinamizatua eta animatuarekin ondo pasatzeko.

Urtarrilarekin batera ohiko egutegi normalari ekingo diogu, beraz BILBO KANTARI hilabetero, bigarren larunbatean izango da, hau da, urtarrilaren 12an arratsaldeko 20:00etan Kalderapeko tabernan berriro ikusiko dugu elkar.

Mundu guztia gonbidatu nahi dugu betiko kantaz gozatzeko aukera paregabe honetan parte hartzera

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude