SENTITU, PENTSATU, EKIN!

Azken urteetan bezala, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoak, Bilboko Konpartsak eta Auzotarrok (Bilboko auzoetako jai batzordeak), denak auzolanean, proiektu hau aurrera eramateko elkartu egin gara.

Datorren abenduaren 23an, Barakaldoko BECen 12:00etan eta 18:00etan, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoek ikuskizun berria aurkeztuko dute, SENTITU, PENTSATU, EKIN!. Euskaraz kantatu eta dantzatuko dugu, eta noski euskaraz egingo dugu irri.

Sarrerak lor ditzakezue 94 431 03 10 telefonoan, BBK-ko orotariko kutxazainetan edo Internet bidez (link honetan). Prezioa: 8€ + bankuaren komisioa.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude