XXII Hiri Krosa 2018ko Aste Nagusian

Abuztuaren 24an, Aste Nagusiko ostiralean, Hiri Krosaren XXII edizioa ospatuko da eta arratsaldeko 17:00etan hasiko dira lehenak Bilboko Areatzan. Parte hartuko duten 2.000 dortsalak aste batean baino gutxiagoan banatu ziren.

Bilboko Konpartsok Hiri Krosaren XXII. edizioa antolatzen dugu aurtengo Aste Nagusian. Asfalto gaineko lasterketa herrikoi eta federatua datorren ostiralean, abuztuak 24, ospatuko da 17:00etatik aurrera Bilbon. Izena emateko lehen egunean, ekainaren 4an, 1.200 izen-emate egon ziren, eta parte hartuko duten 2.000 dortsalak aste batean baino gutxiagoan banatu ziren.

Zirkuitu itxia egingo dute zazpi kategoriek, besteak beste TXIKIAK, Gazteak eta Gurpil-aulkiak, Epaltzaren Alargunaren Kaletik aterako eta iritsiko dira. Ibilbidea izango da Epaltzaren Alargunaren kalean hasi, Areatzaraino eta helmugara bueltatzea.

18 urtetik gorakoen irteera 18:25etatik aurrera egingo da, eta 6 km-ko ibilbidea egingo dute. Irteera, aurrekoek bezalaxe, Epaltzaren Alargunaren kaletik izango da, eta, ondoren, Areatza, Areatzako Zubia, Erripa, Uribitarte Pasealekua, Guggenheim, Euskalduna Jauregia eta buelta Itsas Museoaren parean, Epaltzaren Alargunaren kalean egongo den helmugaraino.

Emakumeen kategorian atleta hauek nabarmentzen dira: Iraia García, Maider Fernández de la Peña, June Arbeo, Maite Etxezarreta, Belit Solar, Irene Larrate, Dolores Marco eta Oihana Ortiz, besteak beste.

Gizonezkoen kategorian, berriz, nabarmentzen dira: Ismail Razga, Othman Bougader, Elasri Brahman, Abdellatif Jalal, podiuma lortu dezaketen Marokoko atletak lauak; euskla parte-hartzaileen artean: Imanol Cruz (lau ediziotan izan da irabazlea), Aitor Mimenza, David García, Sergio Roma, Gorka Lucena eta Unai Saenz de La Fuente, besteak beste, eta Kantabriako Diego Cuadrado. Fortunato Vencedor korrikalari ospetsuak ere hartuko du parte, bere 89 urterekin.

Iazko edizioko irabazleak izan ziren: Imanol Cruz donostiarra eta Barakaldoko Natalia Gómez.

Sei km-ko probaren ibilbide berriaren markak hauek dira: Imanol Cruz, 18’35”rekin 2016an eta Natalia Gómez, 20’42”rekin 2017an, hurrenez hurren.

Dortsalak jasotzeko, lasterketaren egunean bertan, goizeko 11:30etatik arratsaldeko 15.00ak arte jo beharko da Bilboko Areatzara, Pinpilinpauxa eta Hontzak konpartsen aldamenera, Areatzako aparkalekuaren aurrez-aurre.

Lasterketa amaitzean parte-hartzaile guztiei kamiseta bat, opariak eta jatekoa eta edatekoa emango zaie Bilboko Konpartsen antolakuntzatik.

Sari banaketa arratsaldeko 19:30etik aurrera izango da, helmugaren ondoan egongo den eszenatokian, eta sariak Zorion Egileor Bilbao pregoilariaren eta Aixeberriko txupinera Saioa Domínguez Hormaetxeren eskuetatik.

Informazio gehiagorako ikusi hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude