1, 2, 3… AKZIOA!

2019ko Aratusteak (otsailak 23 – martxoak 5) hurbiltzen ari direla eta, proposamen bat helarazi nahi diegu ostalari eta merkatariei.

Azken urteotan Bilboko Konpartsok eta Jai Batzorde Mistoak ahalegin berezia egin dugu Bilboko Aratusteak berreskuratzeko, horren erro historikoetara joz, herritar guztion parte hartzea ahalbidetuko duen diseinua pentsatuz, eta hiribilduko hainbat eragileren inplikazioa eta partaidetza bultzatuz.

Horregatik, aurtengoan berriro ere, guztion artean Bilboko Aratusteak indartzeko proposamen batekin gatozkizue: dendak, tabernak eta establezimenduak orohar Aratusteetako parte bihurtu eta zinemaren alorrean murgiltzera gonbidatzen zaituztegu.

Horretarako, zuen establezimenduak zinemaren gaiaren inguruan dekoratu edo mozorrotzera animatzen zaituztegu, bakoitzak nahi duzuen bezala!

Denon artean Aratusteei bultzada bat emango diegulakoan, Gora Bilboko Aratusteak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude