Aratuste Ostegun gizenean kalejira eta kontzertua Zazpi Kaleetan.

Aratusteen Eguen Gizenean, otsailaren 28an iluntzean, Unamuno Plazan elkartuko gara 20:00etan aurtengo Aratusteak zaratatsuki girotzen jarraitzeko asmoz. Fritanga Elektrotxarangak Zazpi Kaleak girotuko ditu eta, ondoren, 22:30etan, Itzalak taldearen kontzertuarekin jarraituko du jaiak Plaza Barrian.

Mozorro berria, zaharra, dotorea edo traketsa armairutik atera eta baita ondo pasatzeko gogoa!

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude