XXIII. HIRI KROSA lasterketaren izen ematea Ekainaren 3an hasiko da

Kaixo lagun korrikalari hori, Aste Nagusia gero eta hurbilago dugu eta Bilboko Konpartsak XXIII. HIRI KROSA antolatzen du, lasterketa herrikoia eta federatuta asfaltoan 2019ko abuztuaren 23an.

Ohi bezala, Hiri Kroserako izen-ematea lehenagotik abiatuko dugu soilik gure webgunearen bidez (http://hirikrosa.bilbokokonpartsak.com). Ekainaren 3tik aurrera bertan aurkituko duzue izena emateko formularioa.

Adi egon ze dortsalak berehala agortzen dira!

Izena ematean derrigorrezkoa izango da e-posta jartzea. Izena eman ostean emaila bidaliko dizuegu sartutako helbidera. Jasotako email hori inprimatu eta ez ezabatu, dortsala jasotzeko aurkeztu behar da eta.

Gure webgunean, lasterketari buruzko informazio osoa aurki dezakezu.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude