Bilboko Konpartson mendiko ibilaldi neurtuan izan dira 300 lagun inguru

txosnagane, tontorra

Larunbat honetan, ekainaren 8an, egin da Bilboko Konpartsak federazioak antolatutako Txosnaganerako VII. Ibilaldi Neurtua. Denera, 292 lagunek parte hartu dute kirol- eta jai-ekimen horretan, inoizko kopururik altuena.

Txosnagane mendia hainbat izenekin da ezaguna: Biderdi, Ganetxiki eta Larrentxu, besteak beste. Pagasarri eta Ganekogorta gainen artean dago, eta 877 metroko altuera dauka. Bi ibilbide ezberdin ezarri ditugu, biak San Adrian auzotik irtenda: laburra, 13,6 kilometrokoa (582 metroko goranzko desnibelarekin); eta luzea 19,17 kilometrokoa (967 metroko goranzko desnibelarekin).

Ibilbide biak Bolintxu errekaren ondotik igaro dira, Bilboko paraje natural bakarretakoa, eta mendizaleek asko estimatutakoa; egunotan, Supersurren lanak direla eta suntsitzeko mehatxupean dagoena.

Azken urteotan legez, helmuga Atxuriko Enkarnazio Plazan kokatuta egon da, bertako auzo-jaiekin bat egiten. Mendizaleek han aurkitu dute indarrak berreskuratzeko beharrezkoa den guztia; bertan ere izan da parte-hartzaileentzako opari eta sari-banaketa.

Honako hauek izan dira irabazleak:

Ibilbide laburra:

Carlos Macías / Antonio Martínez

Denbora: 03.16.00

Ibilbide luzea:

Ana Pichel / Sandra García

Denbora: 04.29.29

Zozketa (bi pertsonentzako otordua Kalderapeko jatetxean):

Rubén Domínguez/ Mari Carmen Feijoo

txosnagane, irabazleak, bikotea, saria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude