Mamiki


banner

 

Ezaugarriak

Mamiki Emakumeon Konpartsa feministon txosna da. Jai eredu partehartzaile, inklusiboa, anitza eta berdinzale baten alde gaude. Jaietan, kalea, gaua eta plazak zoriontasun klase berrien sinonimoak izango direlarik eta sekula ere ez arrisku arrazoia arau patriarkala betetzen ez dutenentzako.

Hasiera hasieratik argi genuen emakumeen kultura eta sormenari bidea zabalduko geniola gure egitaraua eta musikaren bidez. Antolakuntza eta muntaiaren lanak autogestioan eta emakumeen artean eginez oinarritzen da. Horrela, babesleku askea eta autonomoa eraikitzen dugu  eta ahalduntze kolektibo feministarako iturburua.

 

Janzkera

Kamiseta morea logotipoarekin.

 


Mamiki

 

Historia

1979an Bizkaiko Emakumeen Asanbladaren ekimenez sortu zen Mamiki. Aldarrikapen feministen bozgarailua izateko helburuarekin jaio zen eta baita ere Aste Nagusian emakumeentzat topagune eta gure artekoa eskaintzeko. Mamiki, gu geu!

Gurekin batera, Euskal Herriko Mugimendu Feministako hainbat kolektibok ere lagundu eta parte hartzen dute.

 

Informazio gehiago

Pelota 3

facebook