BKAFF – Bilboko Konpartsen Arrain Fish Festival

Cartel BKAFF 2019

BKAFF (Bilboko Konpartsak Arrain Fish Festival), Aste Nagusiko jarduera gastronomikoen programan sartutako jaialdia da, profesionalak ez direrenei zuzenduta dagoena eta bere ezaugarri nabarmenena da aire zabalean sukaldatuz egiten dela.

 

BKAFF-aren helburua da, Jai eredu herrikoia hurbiltzea Euskal Herrira edo Bilboko Aste Nagusira datozen pertsonei: 

 

Bilboko Konpartsoi interesgarria iruditzen zaigu Bilbora hurbiltzen diren pertsonek gure jai eredua gertutik ezagutzeko aukera izatea. Aste Nagusia bizitzetik haratago gure eredua ezagutzeko eta Aste Nagusian egotea ez dela beste edozein hiriko jaietan egotea bezala argi ikusteko. Balio berezia dauka guretzako gure hiria bisitatzera datozen lagunak elkarri eragiteak, haien kultura gurearekin partekatzea eta alderantziz eta haien bisitan loturaren bat sortzea.  Ideia nagusia: Aste Nagusia barrutik bizi daiteke. 

 

Gainera, Gastronomikoan jada zabaldutako “slow-food” ildoan sakondu nahi dugu. Filosofia honen helburua toki bakoitzeko gastronomiari duintasun kulturala ematea eta ondasun kulturalaren trataera ematea da, gustuaren estandarizaziotik urrun. Eta hauxe bera da Bilboko Konpartsok ere lantzen dugun joera. Bertoko gastronomia eta bera garatzeko moduak bultzatu, (bertoko elikagaia, bertoko eta iraunkorrak diren ereiteko sistemak, …).