Raperoei ahotsa eman

Bilboko Konpartsek, kale kultur espresio ezberdinei tokia egiteko barne hausnarketa bat garatu ostean, ekintza berri batekin gatorkizue. RAP munduarekin loturiko proposamen honetan, Abuztuaren 22an, asteartea, 17:00etan grafiti eta oinarrizko errimen tailerra landuko dugu. Eta 18:00etatik aurrera, Euskal Herri mailan euskal RAP-a astintzen diharduten 6 lagunen arteko zirikatzeari emango diogu bide eta honekin batera, HIP-HOP kale dantza txapelketa herrikoi irekia antolatu dugu.

Sariak:

1. Txosna bakoitzean pote bat eta bazkari eta afari bat

2. Txosna bakoitzean pote bat eta afaria

3. Txosna bakoitzean pote bat

Animatu eta galderaren bat izatekotan lasai asko deitu ezazue 946791306 zenbakira

Gora Aste Nagusia!

Arautegia

Izen-ematea