Auzoz auzoko hitzaldi eta ekitaldiak

Elkarlan Uholdearen kanpainak bere unerik gorena Aste Nagusian izango du, uholdeen 40. urteurren egunarekin bat eginez antolatuko dugun ekitaldian. Baina aurretik, eta auzoz auzo, hainbat ekitaldi antolatuko ditugu, tokian tokiko konpartsa eta auzo elkarteekin.

Hala, Elkarlan Uholdearen inguruko solasaldia antolatu genuen apirilaren 27an La Bolsa udaltegian, Alazne Olabarrieta, Karmelo Landa, Francis Díez, Javier Rodriguez, Amaia Goikoetxea eta Maria Jesús Lancianorekin. Maiatzaren 18an, Deustuko Bidarten beste bat, Jose Samaniego eta Josu Villaltarekin egin genuen. Ekainaren 21ean, Indautxuko Jesuitak ikastegian beste solasaldi bat izango dugu, beste parte-hartzaile batzuekin: Athletic Clubeko orduko jokalari Andoni Goikoetxea, La Otxoa kantaria eta La Chufaren jabea, Felix G. Modroño idazlea, eta Juan Carlos de Rojo, orduan Radio Bilbaoko esataria.

Hitzaldiotan baita zenbait auzotako jaietan ere, argazki-erakusketa ibiltaria jarriko dugu, kamisetak eta poltsak saltzeko mahaiarekin batera. Animatu eta parte hartu!