Txikientzako jarduerak

Aste Nagusian txiki eta gazteentzako ekintzak ere badaude. Karpatxo eta Mekanitxinekin batera hainbat tailer, jolas, eta abarretan parte hartzeko aukera izango dute. Puzgarriak eta txikiguneak umeentzako egongo dira; hainbat tailer eskumuturrekoak, zapi serigrafiak, txapak, kapelak etab. egiteko; tiobiboak ere egongo dira. Eta nola ez beroari aurre egiteko konpartsen igerilekuetan eta bitsan jolasteko aukera izango dute.

Hemen ikusi ditzakezu txikientzako jarduera guztiak.