Torrada eta Indaba lehiaketa

Otsailaren 11n, Aratusteen XII. Torrada Lehiaketa eta XII. Indaba Lehiaketa izango ditugu Bilboko Plaza Barrian.

Lehiaketaren dinamika:
Torradak etxean egin behar dira eta goizeko 10:45etik 11:15era aurkeztu beharko dira Plaza Barrian.
-Ogiz egindakoak izan behar dira.
-Platerean lau torrada aurkeztu beharko dira.
*Osagaiak libreak izango dira. Aukera beganoa ere onartuko da.

Epaimahia:
Jai Batzorde Mistoko, Bilboko Konpartsetako eta sukaldaritza zein gozogintza eremuko kideek osatuko dute epaimahaia.

Kategoriak:
Bi kategoria egongo dira: bat profesionalentzat
(gozotegiak, gozogintzak, tabernak, ostalaritza dendak)
eta bestea publikoari irekia.

Saria:
Irabazleak trofeo bat jasoko du. Irabazlearen izena prentsan, Bilboko Konpartsen webgunean
eta sare sozialetan argitaratuko da.

Izen-ematea:
Bertan, egunean bertan.

Zuen partaidetza errazteko, eta aldez aurretik eskatuz gero, Bilboko Konpartsetako kide bat hurbilduko zaizue, zuen torradak jaso eta zuen izenean aurkezteko.
EDOZEIN ZALANTZA EDO IRADOKIZUN IZATEKOTAN, EZ IZAN ZALANTZARIK ETA HARREMANETAN JARRI.
94 679 13 06 (10:00 – 13:00)
bulegoa@bilbokokonpartsak.eus

10:45 Izen-emateak
14:30 Sari-banaketa

  1. Bi lehiaketetan parte hartu ahal izango da, edota lehiaketa bakar batean.
  2. Lehiaketen inskripzioa Plaza Barrian egingo da, lehiaketen egun berean, 10:30etatik aurrera.
  3. Torradak 10:45-11:15 artean aurkeztu beharko dira eta babarrunak 13:15-13:45 artean. Garaiz kanpo emateak puntu-kopurua gutxituko du.
  4. Zuen platera edo putxera jasotzerakoan ezinbestekoa da inskripzio-zenbakia aurkeztea.
  5. Torraden lehiaketan, ogizko 4 torrada aurkeztuko dira. Osagaiak libreak dira eta % 100eko aukera begetala prestatu ahal izango da.
  6. Babarrun lehiaketan babarrun gorria aurkeztuko da, kanpoan utziz beste babarrun aldaerak. Hornigarri begetalez (barazkiak, patata,…) lagun daiteke %100ean. Txerri-gaiak ere onartzen dira.
  7. Babarrunak gas, ikatz edo egurraz prestatu beharko dira, jendaurrean Plaza Barrian, su piztuaren azpian suaren aurkako elementu bat jarriz.
  8. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da, eta lehiaketa gastronomikoan parte hartzeak oinarrion onarpena dakar.


OHARRAK:
• Aratusteak izanik, lehiakideei mozorrotu edo inauterien elementuak janzteko akuilatzen diegu.
• Lehiaketan parte hartzen dutenei 9:00ak baino lehen lekua ez hartzeko eskatzen zaie, garbiketa-zerbitzuak lan egin ahal izan dezan eta 16:30ak baino lehen bertan behera utz dezaten, Inauterietako jaiak jarrai dezan.

Sailkapena: