Ezaugarriak
Euskara eta euskal kultura bultzatzen duen konpartsa. Bilbo osoko kideak. Euskaraz funtzionatzen dugu.
Urteko aktibitateak: Asteburuko irteerak. Mendi txangoak. Kontzertuak Aste Nagusian. Zubitarteko herri lasterketa, ekainean. Bertso saioak. Irteerak: Nafarroa Oinez, Herri Urrats, Bizkargi Eguna… Aste Nagusian Bertsotrikikalejira, Mus Txapelkteta eta Bertso bazkaria antolatzen ditu.
Janzkera
Kamiseta berdea logotipoarekin, blusa beltza, praka/gona zuria.
Historia
1993an talde eta koadrila euskaldunak bildu ziren Euskaldunon Egunkariari laguntzeko asmoz. Gero kultur elkarte bilakatu ginen eta Bilbo eremuan euskara eta euskal kultura bultzatzen ahalegindu gara.
Hainbat sari izan ditugu ihauterietako koplilletan (1994az geroztik urtero parte hartzen dugu), Ihauterietako karrozen jaitsieran ere sarituak izan gara, gure elefanteak oso ospetsuak dira (txosnaren dekorazioan), ura, kea… botatzen dute.
Aste Nagusiko herri kiroletan ere sarituak. Gastronomikoan ez dugu inoiz ezer irabazten, baina ederto jaten dugu. Aste Nagusiaren 2. igandean kriston bazkaria izaten dugu, superbibienteen eguna.
Informazio gehiago
Barrenkale barrena 9