Aste Nagusiko kontzertuen inguruan

Bilboko Konpartsetatik Aste Nagusiko kontzertuen leku aldaketa dela eta asteburuan eta gaur bertan sortu den polemikaren inguruan zera adierazi nahi dugu:

1. Bilboko Udaletxeko Gobernu Taldeak Jai Batzorde Mistoan aurkeztu duen erabaki baten aurrean gaude. Hau da, Bilboko Konpartsakek ez du inolako parterik eduki erabaki honetan. Berriro ere Jai Batzorde Mistoa eztabaidak eta erabakiak hartzeko baino “dando cuenta” bat izango balitz bezala erabiltzen dutelako. Are gehiago, harrigarria da Udaletxeko Gobernu taldeak Aste Nagusiko kontzertuak desaktibatzeko duen joera, lehen zortzi egunetan eta egun bakoitzean bi kontzertu izaten genuen, orain sei egunetara pasatu gara eta egun bakoitzean kontzertu bakarra daukagu, gainera jaialdi bat antolatzen dute Aste Nagusiaren hurrengo astebururako.

2. Batzorde ezberdinetan esan dugun bezala gure ustez Kontzertuak jai esparrutik gertu egon behar dira: horrela jai esparruari indarra ematen zaiolako. Gure proposamen zehatza hainbat urte badaramagu esaten Etxebarria parkea dela. Askotan komentatu dugu Zirkua hortik mugitu daitekeela Botika Zaharrera eta Etxebarria parkea ondo antolatu daiteke dana hortxe sartzeko.

Beraz, uste dugu Jai Batzorde Mistotik eztabaida bat zabaldu behar dela auzokideekin eta ez orain egin den bezala, ezer adostu gabe planteamendua itxita eta erabakia botatzea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude