Txosnagane mendian gailurra egin dugu!!

Iragarri bezala Bilboko Konpartsakek kaleak eta mendiak hartzeko deialdia zabaldu genuen.

Bide horretan gaur goizean 94 mendizale Txosnagane mendiko gailurrera ailegatu gara espedizio luze eta zail baten ondoren.

Bidean klimatologia okerrari aurre eginez eta oxigenoarekin arazo ezberdinak gainditu izan ditugu. Eta parte-hartzaile guztiak zoriondu behar ditugu jai herrikoi eta parte-hartzaileen ikurra Txosnagane mendiraino igotzea lortu dugulako.

Martxaren bataz bestekoa 4:51 izan da. Denbora horretara gehien hurbildu den bikoteak 4:50 denborarekin egin du eta Asier Gomez eta Antonio Gomez osatutako bikotea izan da. Irabazleek 240€ gastatu ahal izango dute Mendiko Etxean.

hurrengo erronka: kaleak hartzea! eta kantuz egingo dugu!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude