Pentsiodunekin bat egin dugu Bilboko konpartsok

Bilbo, 2020/08/24

 

Bilboko Konpartsen ordezkaritza batek parte hartu dugu Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduak Bilbon egindako mobilizazioan.

Konpartsek pentsio duinen eta osasungintza eta zerbitzu publikoen aldeko ekimen horretan parte hartu nahi izan dugu, Aste Nagusiko astelehena izango litzatekeen egun triste honetan, pentsiodunei eta geuren aldarrikapenei erabateko babesa adierazteko. Konpartsakideek Teknikariok sindikatuari eman genioten babesa joan den zapatuan, eta orain dela lau hilabete euskal kulturgintzaren grebarekin egin genuen bat Bilboko Konpartsak federazioak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude