Ostalariekin bat egin dugu Bilboko Konpartsok

Gaurko mobilizazioaren irudi bat

 

Bilbo, 2020/11/07

Bilboko Konpartsen ordezkaritza batek parte hartu dugu gaur arratsaldean ostalaritza-langileek Bilbon egindako mobilizazioan.

Konpartsok ekimen horretan parte hartu nahi izan dugu, ostalaritzan lanposturik galdu ez dadin eta sektorean behin-behinekotasuna gehiago handitzea ekiditeko. Horretarako, ostalaritzako langileei eta egin dituzten laguntza-aldarrikapenei erabateko gure babesa adierazi diegu, “Covid-19rekin dabilen krisi ekonomiko sakona betikook ordain ez dezagun”. Gogorarazi dutenez, “antzinatik, ostatu askok eta askok jaiei, gastronomiari eta kulturari ekarpen garrantzitsuak egiten dizkiegu. Gainera, aterpe eta topagune dira hamaika esparruko kolektiboetarako: jai-, kultur-, kirol-, gazte-, edo gizarte-ingurutakoak”. Konpartsakideek atxikimendua adierazi diegu aurretik Teknikariok sindikatuari, Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduari, euskal kulturgintzaren grebari, Bilboko zaintza eta elkartasun taldeei eta osasungintzaren eta beste zerbitzu publikoen aldeko ekimenei.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude