Gau magikoa bueltatuko da Etxebarria parkera

San Juan bezpera eta udako solstizioa dela eta, Bilboko Konpartsok gau magikoa prestatzen gabiltza ekainaren 23rako, Etxebarria parkean. Iaz bertan behera utzi behar izan genuen ekitaldia euriteengatik.
19:30ean hasiko gara, Lurraren Errituala eginez. eta jarraian txosna zabalduko dugu.
20:00etatik aurrera dantza egiteko aukera izango da, trikitilarien doinupean. Gaztetxoagoek jolas kooperatiboak ere izango dute aukeran, txokolate-edana hasi aurretik.
22:00etan hasiko da gaueko ekintzarik erakargarriena, Txotx-txalapartak alaituko baitu sua piztea.

Queimada ere ohi bezala bertaratuko direnei eskainiko diegun bitartean araoa egingo dugu hasi berri den udari ongietorria emateko.
Gauerdia pasatuta, urarekin topa egingo dugu, indar telurikoak gure aldera erakartzeko.

Azkenik, gogoratu behar dugu, Bilboko Konpartsok antolatutako egitarauaz gain, Bilboko auzoetako jai batzorde ezberdinek (Auzotarrok) antolatutako hainbat ekintzetaz gozatzeko aukera izango dugula bilbotarrok.

San Juan Gaua 2022

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude