Aste Nagusian Xake txapelketak jokatuko dira

Aste Nagusian Xake txapelketak jokatuko dira abuztuaren 22tik 27ra. Hainbat kategoriatako txapelketak izango dira:

Abuztuaren 22an, 10:00etan, Tintigorri konpartsaren txosnan, aldi bereko partidak izango dira. Izena ematea doan txosnan bertan.
Abuztuaren 23an, 10:00etan, Tintigorri konpartsaren txosnan, Random Chess Bobby Fischer partidak. Izena ematea doan txosnan bertan.
Abuztuaren 24an, 10:00etan, Tintigorri konpartsaren txosnan partida azkarrak emango dira. Izena ematea doan txosnan bertan.
Abuztuaren 25ean, 10:00etan, Moskotarrak konpartsaren txosnan adiskidetasunaren txapelketa (taldeka) izango da. Izena ematea doan txosnan bertan.
Azkenik, abuztuaren 27an, 10:00etan, Zabalguneko merkatuan XXI. NAZIOARTEKO XAKE TXAPELKETA izango da. Azken txapelketa honetan izena emateko aldez aurretik egin behar da, openastenagusi22@gmail.com posta elektronikoaren bidez abuztuaren 25a baino lehen.

Informazio gehiago Bilboko Konpartsaken web orrialdean aurki daiteke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude