Ylenia Baglietto eta Lander Otaola izango dira aurtengo Farolin eta Zaranbolas

Jai Batzorde Mistoak atzo iragarri zuenez, Bilboko 2023ko Aratusteetako Farolin eta Zaranbolas, hurrenez hurren, Ylenia Baglietto eta Lander Otaola aktoreak izango dira.

Ylenia eta Lander bikotea dira eta ofizioa partekatzen dute. Elkarrekin lan egin dute hainbat proiektutan, bai ikus-entzunezkoetan, bai agertokietan.

  • Ylenia Baglietto Farolin izango da, eta Aratusteetako bost egunetan emango dio bizia pertsonaiari. 1986an Eibarren jaioa, benetan maite du bere lanbidea. Bere ibilbidea gimnasia erritmikora bideratuta hasi zen Eibarko Club Gimnasia Rítmica Ipurua taldean, eta Espainiako txapeldun izan zen Banakako modalitatean 2000. eta 2002. urteetan, eta Taldekoan 2001. urtean. Getxoko Antzerki Eskolan interpretazioa egin ondoren, ETBko Goenkale telesail mitikoarekin estreinatu zen telebistan, eta bertan hasi zen telesail ezagunetan, antzerkian eta zineman egin duen ibilbidea.
  • Zaranbolas pertsonaia Lander Otaola aktorearen neurrira egina dago, 1989an Bilbon jaioa, Landerrek ere benetan maite du bere lanbidea. Lehen pausoak, berak parte hartzen zuen lanetako gidoiak idazten eman zituen. Denek ezagutzen dute ETBko Vaya Semanita, umorezko saioan egindako agerraldiengatik, eta 2012an Max Sarietarako izendatu zuten, Euskarazko Antzerki Egile Onenaren sailean, “Sekula bai!” lanarengatik. Lander kirolaria ere izan zen, bere bikotea bezala, Athletic Clubeko beheko mailetan jokatu zuen eta Espainiako txapeldunorde izan zen Euskadiko Selekzioarekin.

Farolin, bere jarduera profesional edo publikoan nabarmen bereizten den eta, gainera, bere botxoko izaeraz harro dagoen bilbotarra da, Bilbon bertan jaio ez bada ere. Bere lelo nagusia “Semper Plus Ultra”/ “Beti Harago” izan daiteke.

Bere bide laguna Zaranbolas da, ezerk eragiten eta bizitza aldatzen ere ez dion Bilboko pertsona. Bizitza onaren adibide, bere bizimodua “Carpe Diem”/ “Bizi Momentua” esaeran laburbiltzen da.

Informazio gehiago Farolin eta Zaranbolas pertsonaiei buruz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude