“Marisaltzen” garaile bart Kopla Txikien Lehiaketan
Gerrak etorkizunik ez dakarrela, hormonen gerra, itunpeko irakaskuntza, osasun publikoaren defentsa, gehiegizko energia gastua … Denetariko gaiak eta aldarriak entzun ziren atzo iluntzean Kafe Antzokian ospatutako Kopla Txikien VIII. Lehiaketan.
Lehen saria Altxaporrue konpartsak eraman zuen, Marijaiaren krisi identitarioa eta pribatizazioa hizpide zuen Marisaltzen izeneko saski-naski batekin, hainbat doinurekin egindakoa. Hau Pittu Hau konpartsak jaso zuen bigarren saria, euskaraz bizitzeko zailtasunak salatzen zituen Euskaraz bizi eta gozatu koplarekin. Hirugarren saria Bizizaleak konpartsarentzat izan zen, udal diruetatik bizi nahi duen Torero antisozial baten kopla pariodikoarekin.
Horiez gain, mozorrorik onenaren aipamena Altxaporrue konpartsak eraman zuen eta animaziorik onenarena Uribarrik.
Gauak eta festa giroak segida izan zuen ondoren, lehiaketa amaituta, Akatz eta Amaika Rude Sound taldeen kontzertuarekin.
Hona hemen Altxaporrue taldeak abestutako letrak:
MARISALTZEN
(Doinua: Las muñecas de famosa se
dirigen al portal)
Mari Jaia etorri da
gaur Kafe Antzokira
Krisi identitarioa
igarotzen ari da
Pribatu ala herrikoi
Herrikoi edo pribatu
Pribatu ala herrikoi
Herrikoi edo pribatu
Ez egin entzungor
ez izan enbidiosa
aprobetxatuko dut
izatea ni famosa
(Doinua: Txantxibiri):
Txantxabarik txantxabarik gabiltz hirian
gure Botxo maitian,
hogeitazortzi konpartsa batzen
jai eredu batian
Batzuk dituzte brilli-brilliak,
besteok, berriz, porruak!
Nola demontre konpontzen gara
desberdin garenean.
Doinua: Saltzen, saltzen
Saltzen, saltzen,
Bilbotarron festaren sinboloa,
¡Está muy bien!
enaiz izango kokoloa!
Saltzen, saltzen,
Bilbotarron festaren sinboloa,
¡Está muy bien!
diruak emango dit loa.
Si te pones, cualquier cosa
se puede privatizar,
¡y también la mar!
Las escuelas, hospitales,
la cultura y el hogar.
Baloreak, salgai daude
denak doaz zakura
Nork du ardura?
Bizitzea erabaki,
gure unea heldu da!
(Doinua: Bat, bat, bat)
Bat, bat, bat, bart ezkondu naute ni.
Bi, bi, bi, nahi dut libre ibili.
Hiru, hiru, hiru, konbenientzia ta diru.
Lau, lau, lau, nireak egin dau!
Doinua: kalian gora
Hau da ba monogamia,
saltsabako mamia
denak maitatzeko sortu zait premia.
(x3)
Gran Vian gora
Gran Vian behera
Gran Vian gora zekenak!
Anadamioan gora
andamioan behera
andamioan gora onenak!
(x2)