Ekarpenak jasotzeko buzoia abian

Bilboko Konpartsen artean emandako hausnarketa baten ondorioz, hemendik aurrera, Bilboko Konpartsek antolatzen ditugun jai herrikoiei herritarren ekarpenak egiteko buzoia jarri dugu webgunean. Buzoia urte osoan zabalik egongo da, urtean zehar egiten ditugun ekintza guztietarako, hala nola, Aste Nagusia, San Juanak, Aratusteak, Txosnagane, Konpartsakide Eguna…

Ekarpenak egiterako orduan, kontuan eduki Bilboko Konpartsen filosofia herrikoi, parte-hartzaile, Feminista eta euskaldunaren balioak sustatzeko norabidean egon behar direla proposamen eta iruzkinak. Beraz, animatu zaitezte eta zuen proposamenak bidali lotura honetan. Jasoko ditugu eta, aurrera badoaz, zuekin jarriko gara harremanetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude