Korrika gaur Bilbon, zatoz konpartson kilometroa egitera!

Gaur arratsaldean Bilbotik igaroko da Korrika 23 eta Bilboko Konpartsak ere ibiliko gara botxoan zehar, nor bere auzoan, euskararen alde korrika. Gure txanda 1885. kilometroan helduko da, 19:25ean Plaza Biribilean, eta gure txupinerak lekukoa eramango du, konpartsakideok lagunduta. Hitzordua jarri dugu, aurretik, gure kilometroa prestatzeko: 19:00etan Abandoko geltoki ondoan.
Harro, Hiri, Herri… Erdu KORRIKAra!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude