San Juan gaua Bilboko auzoetan

Udako solstizioaren ospakizunen (ekainak 23) karietara, iaz bezala, Bilboko Konpartsok Etxebarria Parkera hurbiltzen den jendearekin gozatu nahi dugu gau magiko eta bakarraren ospakizuna (bolatoki famatuaren ondoan).

20:00etan hasiko gara, txikientzako hainbat tailerrekin (txapak, margoak, karetak…)

20:00etatik hasita eta 21:45era arte, mago bat inguruetan gau berezi honen magia islatzen arituko da.

20:30ean-edo hasiko da ohiko txokolate-jana, guztiz dohakoa, bizitza apur bat eztitzeko aitzakiarik egon ez dadin. Bitartean, Deiedra Folk taldearen soinu bereizgarriaz disfrutatuko dugu.

21:45ean hasiko da gaueko ekintzarik erakargarriena, kalejira ikusgarria izango baita, eta bertan ez dira faltako deabruak, sorginak, correfocs-ak… 22:30ean emango diogu bukaera, San Juan gauaren tradiziozko su-garbitzailearekin.

23:00etatik 24:00etara, eta suak eskainiko dizkigun irudi ikusgarriekin batera, Deiedra Folk taldearen bigarren emanaldiarekin gozatuko dugu.

Azkenik, gogoratu behar dugu, Bilboko Konpartsok antolatutako egitarauaz gain, Bilboko auzoetako jai batzorde ezberdinek (Auzotarrok) antolatutako hainbat ekintzetaz gozatzeko aukera izango dugula bilbotarrok. Hauek, urteroko ohiturari jarraituz, ekainaren 23ko arraltsalde-gauerako ume, familia, gazte eta, orokorrean, adin eta publiko guztientzako hainbat aktibitate antolatu dituzte: umeentzako tailer eta aktibitateak, txokolate-jana, musika eta antzerki talde ezberdinen eskutik izango den animazioa, parrilladak, bingoak, herri afariak… eta, nola ez, ohiturazko sua.

Oharra: espektakuluan correfocs-ak egongo diren heinean, antzerkiko personaiei hurbiltzeko eta txinparten azpian jartzeko asmoa duten pertsonei erretzen ez den arropa jantzea gomendagarria dela gogoratu nahi diegu, bereziki arropa bakeroa.

san juan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude